Lasterketa
Errota Anitza herri 2025 lasterketa
Lehen aldiz ospatuko den helduen herri lasterketa maiatzaren 25ean izango da. Aldabe Kaletik izango du irteera goizeko 11:30etan eta bertan amaituko da, 7,5 kilometroko ibilbidea egin ondoren.
2025.05.07

Errota Anitza herri 2025 lasterketa.
Errota Anitza
2017an zendu zen Roberto Ruiz auzokidea gogoratzeko eta omentzeko baliatuko dugu lasterketa, haren kirol-ibilbide osoa eta auzoko zein hiriko gizarte-mugimenduari emandako laguntza eskuzabala eskertzeko. Era berean, Errota Zaharra auzo elkarteak lehenengo aldiz antolatu duen lasterketa honek beste helburu argia du ere: Errota den bezalakoa agertzea, hau da, kultur anitzak biltzen diren auzoa, elkarbizitza adeitsuan.
Parte-hartzaileek Kirolak, Gaikar edo kirolprobak.com webgunean eman beharko dute izena, 10€ ordainduta, edota egun berean bertan 15€ ordainduz. Bestalde, Aldabe gizarte etxeak dutxetara doan sartzeko aukera emango die parte-hartzaile guztiei.