Ipuina
Ongi etorri Xaguzahar
Errotako auzora heldu zen lehenengo egunean auzo perfektua izango zela iruditu zitzaion.
2025.04.03

ANE GEBARA
Errotako auzora heldu zen lehenengo egunean auzo perfektua izango zela iruditu zitzaion. Auzo gris eta isila zen, komertzio gehienak itxita zeuden eta garrantzitsuena kaletik ez zebilen jende gehiegi. Xaguxar batentzako leku lasai eta perfektua zirudien.
Errotako auzoari pare bat hegaldi egin eta gero teilatu bat ikusi zuen. Teila apurtu bat zuen izkina batean eta bertan buruz behera zintzilikatuta pasako zituela egunak erabaki zuen. Xaguxarrak egunak lo eta gauak esna ematen dutelako. Maite zituen teilatu apurtuak eta lasaitasuna.
Han eman zituen hainbat egun ormigoi eta isiltasunean zintzilik eta gauetan kalera ateratzen zen gauaren isiltasunean intsektuak harrapatzera. Eguzkiko lehen izpiak heldu baino lehenago berriro bere teilatu lasai, gris eta goxora joaten zen.
Baina egun batean eguzkiak goxo jotzen zuen egun horietako batean, apurtutako teilatik sartu zen argia eta Xaguxar esnatu egin zen. Poliki antenak tentetu eta han hasi zen emakume baten tarareo ahul bat entzun zuen. Xaguxarren isiltasuna maite bazuen ere kuxkuxero xamarra ere bazen eta aspaldi entzun gabeko zarata horiek jarraitzeko atera zen bere eskutalekutik.
Teilatutik atera, tarareoan zebilen agureak Xaguxar ikus eta oihu bizian hasi zen.
Falta zitzaiguna, xaguxar bat etxean, gure blokean, gure auzoan! Ze nazka… Auzo hau gero eta okerrago dago.
Agureak erratza atera zuen eta Xaguxar harrapatzen saiatu zen dinbi danba danba dinbi. Xaguxar azkar mugitzen zen eta azkar ulertu zuen auzo eta teilatu horretan ere ez zela ongi etorria. Agurearen kolpe eta oihuak teilatuaren zuloa handiago egin zuten eta ez dakizue ze disgusto. Xaguxarrak auzoan eta derrama blokean teilatua konpontzeko.
Horrela behin eta berriz gertatu zitzaion Xaguxarri, Lehenegoa Maribi agurea abeslaria izan zen.
Bigarren blokean Paco okina, ogi bolak botatzen hasi zen leihotik eta ondoko etxeetako leihoak apurtu zituen.
Hirugarren saiakeran Mari Sol zegoen harategi bat zuen beheko pisuan eta xaguxarra ikusi bezain pronto oihu biziak atera zen leihotik eta behi hezurrak bota zizkion, baina hain zen indartsua Mari Sol ondoko etxeetako teilatua ere apurtu zuela.
Amets gaiztoak zituen Alaitzek ere oihukatu eta leihoa itxi egiten zuen Xaguxar gerturatzen zen bakoitzean. Baina Alaitz Xaguxar bezain kuxkuxeroa zen eta animalia horiek maite ez bazituen ere zer egiten zuen begiratzen zuen leihotik. Alaitzek ikusi zuen gauetan Xaguxarrek intsktu pila bat jaten zituela, eta laster konturatuko zen auzo osoa moskitoen ziztada gutxiago zituztela. Lehiotik ikusten zuen ere nola Xaguxarrek kaka egiten zuen aurkitzen zituen teilatuen zuloetan edo argirik gabeko faroletan eta laster konturatu zen baita ere kakatutako lekuetan sendoak eta koloretsuak ziren loreak hazten zirela.
Egun batean lagunekin batera zegoela leihotik ikusten zuena kontatu zien lagunei, denak harriturik, batzuk ziniztu ezinik interneten begiratu zuten. Hala jartzen zuen, Xaguxarrek intsektuak jaten zituztela baina harrigarriena, xaguxarren kaka GUANOA deitzen zen eta munduko ongarririk onena zen!
Laster hasi ziren deskubritutakoa kontatzen. Mari Solek kostata entzun zituen umeak eta gehiago kostatu zitzaion GUANOAren magia sinistea. Baina azkenean begi bistan zegoen. Errotako auzoko hainbat txoko loratzen hasi ziren eta auzokideak lore-txokoak xaguxarrekin batera zaintzeaz gain eskerrak eman zizkioten Alaitzi eta bere lagunei Xaguxarren deskubrimenduagatik.
Handik geroztik inork ez zuen erraza ateratzen Xaguxar bere etxetik gertu zegoenea. Gainera orain mundu guztia da ongi etorria auzoan guztiek baitakite denok dugula auzori ongi egingo dion doairen bat, kaka egitea bada ere!