Gure auzoa
Aurkezpena
Koroatzea edo Errota Gasteizko erdiguneko auzoa da, historia eta bizitza handikoa, eta “hiri-erronka” ugari dituena (Wikipedian kontsulta dezakegunez). Alde Zaharreko ipar-ekialdean dago, eta, askotan, auzo eta hiri-espazio gisa identifikatu da ze auzo edo eremuen artean dagoen adierazita. Izan ere, ekialdean hirigune historikoarekin egiten du muga, iparraldean El Pilarrekin, hegoaldean Lovainarekin, Iparraldeko parkeak Zaramagatik bereizten duelarik. Etengabe eraldatzen ari den aldaketa historiko bat gertatu da, hiriaren aldiri edo hedapen-eremu gisa zuen kontzepziotik erdiguneko auzoa izatera pasatuta, eta, horren ondoren, azken bi hamarkadetan biztanleria-mutazio bat izan duen auzo batera igaro da, hasierako langileek biztanle berriei lekua egin dietelarik.
Simón de Anda 1962.
Historia eta bilakaera
Gure auzoa harresietatik kanpo zegoen eremu bat zen eta zati bat edo behintzat bertako baratze batzuk, sei mende baino gehiagoko historia zuen Santo Domingo komentutik hurbil zeuden, Udalak 1916an eraitsi zuena. Eraikin hori egungo Aldabe Gizarte Etxearen ondoan zegoen (obran zehar kontserbatzen diren hondarrak agertu ziren), eta bere etxadiak erabilera ezberdinak izan zituen, besteak beste, kuartela, ospitalea, administrazio militarraren biltegia, eliza, lasto eta lanabesen biltegia, kotxetegia eta abar. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran Gasteizek Alde Zaharraren hegoalderantz (gaur egungo Zabalgunea) izandako hazkundearen ondoren, ibaiak, errotak, bideak, baratzeak, teneriak (beren usainekin), probintziako esne-gune edo erdigunea eta tailer txiki batzuk irudikatu ditzakegu.
Iparraldean kokatutako auzoa izanda, hiriaren hazkunde urbanistiko eta industrialaren emaitza da, eskulanaren beharra eragin zuten enpresa berriekin. Horri aurre egiteko, auzo berriak sortu eta joan den mendearen lehen erdian Gasteiz hedatu zen, batez ere 50eko eta 60ko hamarkadetan eraiki zelarik gure auzoa. Bizilagun horiek, gure gurasoak kasu askotan, arabarrak, lantegirako emigrazioa bultzatu zen herrietakoak zein probintzia mugakideetakoak ziren, baita galiziarrak, estremadurarrak eta andaluziarrak ere. Gune horietan ahoz aho ibiltzearen ondorioz, herrietako senide edo bizilagun asko lanera hurbildu ziren, eta hilabete edo urte gutxiren buruan, lanarekin eta familiarekin edo horren esperoan, beste ezagun batzuen eremu edo auzo berean bizitzen jarri ziren. Horren ondorioz, etxadietan familien eta ezagunen laguntza-sare bat zegoen, zeinak eragina zuen erosketetan, tabernaz taberna aritzen ziren txikiteo-taldeetan (70eko eta 80ko hamarkadetan oso ohikoak zirenak) eta garai haietan ematen zen harreman sozialen bizitasunean.
Arriagako Ataria.
Errotak
Vitoria-Gasteiz bi ibaiz inguratutako muino baten gainean finkatu zen. Los Molinos uharka (Frantzia kalearen azpian) eta Zapardiel ibaia (Jesusen Zerbitzarien kalea). XVIII. mendera arte, Abendaño, Zapardiel, Txirrio, Errekatxiki eta Errekaleor ibaiak izan ziren, beste batzuen artean, Erdi Aroan, zein garai errenazentistan eta barrokoan populazioa urez hornitu zutenak. Zapardiel ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen zuen hiria, eta oraindik ere halaxe egiten du, auzotik igarota, bere luze-zabalean hainbat errota daudelarik, antigoalekoa edo Errota zaharra, agian ere San Ildefonsokoa izenez ezaguna dena (Arriagako Atea eta egungo Koroatze kalearen arteko bidegurutzean kokatua, Los Angeles kafetegiaren aurrean), eta berria Gurutze Zuriaren inguruan.
Embocinado rio Zapardiel.
Hirigintza
Gure auzoa, baratzeen, baserrien (azkena Simon de Andan zegoen eta 90eko hamarkadaren hasieran lekuz aldatzeko erretiratu zuten), lantegi batzuen (hala nola Tenerias kaleari izena eman zioten larrua ontzekoak) nahiz fabriken (Eulogio Serdaneko esne-zentrala edo Simon de Andako MOVESA fabrika) zonaldean sortu zen, beren toponimiagatik ezagututako kaleekin, zbide edo herriengatik (Arriaga, Badaia, Aldabe, Gurutze Zuria) zein gasteiztar ospetsuengatik (Eulogio Serdan historialari gasteiztarra).
Etxebizitza-eraikinak etxadi itxikoak ziren eta barruko patioak zituzten, askotan baliatu zirenak, tailerrak, dendak eta beste kolmatazio-proiekturen bat egiteko (70eko hamarkadaren amaieran, esaterako, hotel handi bat egiteko proposamena egin zuten patioaren barruan, Simon de Anda, Andagoya plaza, Tenerias eta Julian de Apraiz kaleen artean, baina auzotarren oposizioa dela eta azkenean baztertu egin zuten). Julian de Apraizen eta Simon de Andan zeuden azken berdeguneak etxebizitzetan bihurtu ziren 90eko hamarkadan. Etxebizitzen %60a inguruk 50 urte baino gehiago dituzte, eta %20a baino gehiago alokatuta edo saltzeko prozesuan daude.
Osaketa soziala eta dibertsitatea
80ko eta 90eko hamarkadetan hiriko auzorik populatuenetako bat izan da, baina biztanleriaren beherakada handi bat izan zuen erroldako datuen arabera, egonkor mantendu delarik azken bost urteetan. 2021eko auzoen araberako azken azterketa demografikoaren arabera, etxebizitzen errenta eta balioa oso txikiak dira.
2. eranskina. Beste adierazle batzuk auzoaren arabera:
2020ko datuen arabera, haurren eta hirugarren adinekoen garrantzia ikus dezakegu, izan ere, bi adin-tarte horiek nabarmentzen dira gehien.
Biztanleria-aldaketek hiru aldagai ekarri dituzte: biztanleria zahartu egin da eta seme-alabak beste auzo edo hiri batzuetara joan dira, horien ordez etorkinak daudelarik gehienbat, hartara biztanlegoaren eraberritzea eman delarik, auzokideen kultura-aniztasuna haundituz.
Gaur egun, cultura-aniztasun gehien duen Gasteizko auzoetarikoa da Koroatzea. 2023ko datuen arabera, 2.977 egoiliar atzerritar daude bertan, eta, beraz, hiriaz kanpoko biztanle gehien dituen auzoa da. Duela gutxiko datu gisa, esan dezakegu 12858 pertsona daudela auzoan erroldatuta 2025eko urtarrilaren 1ean.
Baliabideak eta ekipamenduak
- San Jose Ospitale Pribatua
- Mutualia Ospitalea
- Aldabe Gizarte Etxea
- Presentacion de Maria ikastetxe pribatua
- Landazuri Ikastola
- Koroatzearen Andre Mariaren Eliza
- Baratza aretoa
- Artea Antzerkia, Badaian
- Eulogio Serdan eta Teneriaseko meskitak.
Auzoari dagokion osasun-zentroa Alde Zaharrean dago, muinoa Hedegile kaleraino igota, eta muinoaren beste hegalera aldatzea aurreikusita dago. BIZAN (Adinekoen Zentroa), Arriagako Atea kalean dago (Iparraldeko Parkearen ondoan)
Merkataritza eta zerbitzuak
Gaur egun, askotariko merkataritza dago auzoan, Gorbeia eta Aldabeko merkatuekin, baita beste herrialde batzuetako produktuak eskaintzen dituzten denda askorekin ere, baina, 2016 eta 2024. urteen artean, 320 denda itxi ziren, bereziki Badaia, Zaldiaran plaza eta Eulogio Serdan kaleetan. Hala eta guztiz ere, zonaldeak bizitza komertzial aktiboa mantentzen du, auzo izaera mantentzen duten denda txikiekin. Haien kokapenagatik eta izandako bilakaeragatik, aisialdirako gune batzuk auzoan daude, besteak beste, Pagazuri bolatoki mitikoa edota Jimmy Jazz aretoa, eta gaueko gune jendetsu bihurtu diren zonaldeak ere nabarmentzea komeni da, hala nola Gorbeia kaleko Tabernen Ibilbidea, batez ere ostegunetan, inguruko negozioek eskaintzen dituzten eskaintzak direla eta.
Agenda
Errotako jaiak 2025. Maiatzak 24/25
2025.05.24/25
Jimmy Jazz Gasteiz: Kontzertuak
2025.05/06
Errotako Mus txapelketa
2025.05.17