Errota Zaharra Auzo Elkartea

Gure elkartea hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortu zen auzoko problematikari heltzeko zioz, laurogeiko hamarkadan “lozorroan” egon zelarik. 1991 eta 1992. urteetan berriz, berpiztu egin zen droga-trafikoaren aurkako batzorde baten sorrerarekin hasi zen, berehala kolektibo anitz eta oso aktiboa bihurtu zena, pixkanaka beste esparru batzuk ere barnebilduz.
Urte hauetan guztietan, dinamika sozial zein auzo jarduera ugari egin dira, eta horien artean, drogomenpekotasunari, gazteriari, kulturari eta jaiei buruzko lana nabarmendu behar da, auzoarentzat semaforoak eta zerbitzuak lortzeko eskaerak zein Zabortegiari buruzko auzo-batzordearekin batera, auzi guzti hauetan salaketa, mobilizazio, sozializazio eta beharrezkoa izan denean judizializatzeko lanak egin direlarik. Halaber, auzoan telefono-antenak jartzearen aurkako borroka, OHZ – Katastroaren gehiegizko igoeraren aurkako Auzo-Plataforma (auzoan komisio espezifikoa duena), auzoan zein Herritarren Plataforman eta auzoartekoetan jardunez, bai eta gazte-batzordeak ere, beren dinamika propioarekin auzoari buruzko diagnostikoa egiten dutenak, kultur-asteak, azoka solidario bat, etxebizitzaren arazoari buruzko eztabaida eta dokumentazioa eta abar.
Baina etengabeko trantsizioan dagoen auzo batean, erronka berriei aurre egiteko garaia da. Hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, Errotako bizilagunak antolatu egin dira behar izan den guztietan, gaur egun merkataritzaren egoeragatik, bizi duen aniztasunagatik eta, zergatik ez, pobreziatik eratorritako egoerengatik ezaugarritzen den auzo bat eraiki eta berreraikitzeko asmoz.
Mundu globalizatu honetan garai berrietara egokitzea ez dirudi lan erraza denik, baina baliteke aukera berri baten aurrean egotea. ETA EZ DIOGU IHES EGITEN UTZIKO.
Errota zaharraren gerizpean sortutako elkarte honek ez du etenik izan urte hauetan guztietan, eta hala izaten jarraitu behar du, auzotarrentzako bizi-baldintza duinen alde borrokatuz eta auzoarentzat oraindik ezezaguna eta zalantzazkoa den agertoki berri honetan bere indarra jarriz, guztiok bertan ilusioz bizi nahi izatea ahalbidetuz. Esentzia propioa duen lekua, auzo-izaerarekin, denborarekin gure memoria kolektiboaren eta historia pertsonalaren parte izango dena.
Agenda
Errotako jaiak 2025. Maiatzak 24/25
2025.05.24/25
Jimmy Jazz Gasteiz: Kontzertuak
2025.05/06
Errotako Mus txapelketa
2025.05.17