Albisteak

II. ERROTA ANITZA ‘26 herri lasterketa

II. ERROTA ANITZA ‘26 herri lasterketa ekainaren 14an egingo da, 12:30etan Aldabe kaletik hasita. 5,8 km. Animatu. Eman izena!

2026.05.21
II. ERROTA ANITZA ‘26 herri lasterketa
Errota Anitza

.
.

ERROTA ANITZA elkarteak II. ERROTA ANITZA ‘26 lasterketa herrikoia antolatu du. Ekainaren 14an, igandean, 12:30etan izango da, eta Aldabe kalean izango du irtera eta helmuga.

Izen ematea www.buscametas.com webgunean egingo da maiatzaren 16etik aurrera. Atlas gimnasioan izena emateko aukera izango da ere, maiatzaren 1etik aurrera. Izen emateak 12€ balioko du (euro bat gaixotasun arraroa duen Maialen auzokidearen elkartearentzat izango da, CTNNB1 elkartarentzat). Eta egunean bertan 15€. Dortsala eta kamiseta bezperan, ekainaren 13an Aldabe gizarte etxean edo egunean bartan jaso ahalko da.

Errota Anitza‘26 lasterketak 5’8 km. ditu, eta honako kale hauetatik igaroko da: IRTEERA Aldabe kalea, Koroatze, Eulogio Serdan, Tenerias, Julian de Apraiz, Arriagako Atea, Zerkabarren, Tomas Zumarraga Dohatsua, Domingo Beltran, Badaia, Aldabe, Koroatze, Eulogio Serdan, Tenerias, Julian de Apraiz, Arriagako Atea, Barrenkale, San Vicente de Paul, Bueno Monreal, Kubo, Arriaga, San Ignacio de Loiola, Frantzia, Bakea, Posta, Diputazio, Tomas Zumarraga Dohatsua, Domingo Beltran, Badaia eta HELMUGA Aldaben. Kategoria hauek bereiziko ditugu: absolutuak (2009 baino lehen jaiotakoak) eta beteranoak (1991 baino lehen jaiotakoak). Gizonezkoetan eta emakumezkoetan.

Korrikalari denak lasterketaren kamiseta bat izango dute opari.

Absolutu mailako lehen hiru sailkatuak eta beterano kategoriako lehenengoak sari bana jasoko dute eta absolutuko irabazleari ERROTA ANITZA’26 TXAPELA emango dio Errota eskolako AMPAko ordezkariak. Julio Roca izango da omendua dibertsitate funtzionala dutenekiko egindako lanagatik.

Antolaketak ez du erantzukizunik izango sor daitezkeen kalte, galera edo lesioengatik.

Parte-hartzaile guztiek Aldabe Gizarte Etxean dutxatzeko aukera izango dute. Kontsigna izango dute bertan eta zozketa ugaritan parte hartuko dute.

Julio Roca izango da omendua dibertsitate funtzionala dutenekiko egindako lanagatik.

Izena emateko:
► ONLINE: buscametas.com
► ZUZENEAN: Atlas gimnasioa

Inskripzioa:
► ALDEZ AURRETIK: 12€
► EGUNEAN BERTAN: 15€

Korrikalari denek lasterketaren kamiseta bana izango dute opari.

ARAUTEGIA.PDF