Albisteak

[Aurkezpena] I. Errota Morea’26 lasterketa feminista

I. ERROTA MOREA'26 lasterketa feminista aurkeztu da. Martxoaren 1ean egingo da, 12:30etan Aldabe kaletik hasita. 5 kilometro. Animatu. Eman izena!

2026.01.16
I. Errota Morea'26 lasterketa feministaren aurkezpenean
ERROTA ZAHARRA ELKARTEAERROTA ANITZA

‘I. ERROTA MOREA 26’ lasterketa feminista

I. ERROTA MOREA’26 lasterketa feminista aurkeztu du ERROTA ZAHARRA elkartearen kirol sailak, auzokide hainbaten babesean eta Nieves Yarza kirolari ezagunarekin batera. Hain zuzen ere, Nieves Yarza omenduko da lasterketaren baitan, Errota auzoarekin duen lotura izanik, bizitzan egindako kirol ibilbidea eta emakumezko kirolari emandako babesa nabarmenduz.

Lasterketaren lehen edizio hau, martxoaren 1ean egingo da, 12:30etan hasita. Aurretik beroketa ariketak ere izango dira, 12:00-12:15 tartean, Atlas gimnasioak zuzenduta.

Lasterketak 5 kilometroko baino zerbait gehiagoko ibilbidea izango du. Aldabe kalean hasi eta, bukatu ere, bertan bukatuko da. Dutxak eta kontsigna izango dira.

Lasterketan parte ahal izateko, 13€ ordaindu beharko da eta horietatik 1€ ‘Mujeres contra la guerra’ elkartearentzat izango da.

Izen ematea, bi modutara egin daiteke: Batetik, Internet bidez, buscametas.com webguean, urtarrillaren 16tik aurrera. Eta, bestetik, zuzenean, Atlas gimnasioan bertan, urtarrillaren 31tik aurrera.

1.000 dortsal izango dira. Eta otsailaren 15a baino lehen izena ematen dutenei bakarrik bermatuko zaie, patehartzaileei emango zaien kamiseta, eskatutako neurrikoa izango dela.

Bestela ere, Internetez izena ematen dutenek, dortsala eta kamiseta jaso ditzakete ERROTA eskola berrian lasterketa aurreko egunetan, edo hasiera tokian lasterketa egunean bertan.

Zozketa garrantzitsuak ere izango dira partehartzaileen artean. Tartean, bi lagunetzako afariak, Jimmy Jazzerako sarrerak eta bestelako sariak ere.