AZKEN ALBISTEAK

La “1” de Errota Morea: Nieves Zarza

Ekimen hau antolatzen hasi ginenean Nievesengana jo genuen laguntza eske. Irizpideak, aholkuak jaso nahi genituen ekimena aurrera ateratzeko, eta eskuzabal baino eskuzabalago hartu gintuen. Omenalditxoa egitea pentsatu genuenean, ez ginen oso jabe, berari poza eta guri noraino ekimena indartzea suposatzen zuen.
[Argazkia: zuzenkipress.com]

Errotako jaiak maiatzaren 27tik ekainaren 1era

Errota Anitza elkarteak, auzoko bizilagunen elkartearekin harreman estuan diharduenak, berriro ekin dio jaiak antolatzeari. Argitaratzen dugun jaietako egitaraua ia itxita dagoenean eta xehetasun guztiak ezagutzeko asmoz, bi kide elkarrizketatu ditugu: Ainara San Vicente eta Ane Zurutuza.