Maridomingi-Olentzero
Maridomingi eta Olentzero Errotara etorriko dira abenduaren 23an
Egun on Mariadomingi! Eskerrik asko gurekin bildu nahi izateagatik!.
2024.12.15

Errotza Zaharra
Zer moduz zaude?
Ongi, ongi aurkitzen naiz. Neguko belarrak eta lorak jasotzen nabil. Badakizu hilabete honen amaieran Euskal Herriko jendartean lan handia izaaten dugu eta prestatzen gabiltza.
Eta Olentzero? Non dago?
Denok dakigun bezala ikazkina da, baserri batean bizi da eta lan handia dauka. Ikatz kontuak gainera topera dabiltza. Ikatza ez da orain lehen bezala erabiltzen baina ikatza neguan behar da eta horretan dabil.Gu, badakizue, gabon inguruan elkartu egiten gara, eta haur zein helduei poza helarazten saiatzen gara, baina momentu honetan gutxi egoten gara, eta ez dugu elkarren berri handirik
Aurten noiz etorriko zara Errotara?
Aurten abenduaren 23an, astelehenean joango naiz Errotara. Arratsaldeko 6.3o inguruan iritsiko naiz Olentzerorekin Kutxa plazara. Eta han elkartuko gara eta han izango da ongi etorria eta festatxoa. Hortik aterako gara azkeneko urtetan bezala, auzotik buelta bat ematera. Gero Ibilbidea bukatzen denean, berriro beretan, Kutxa plazan ekitalditxo bat egongo da. Jareko dantgzariek dantza, tailerrak, musika eta noski gaztainak denontzako. Momentu alaiak igarotzeko unea izango da. Eta gero noski, Olentzero eta biok han izango gara, gurekin argazkia atera nahi izaten dituzuen haur eta helduak aukera izan dezazuten.
Eta zerbait berezia ekarriko al duzu aurten?
Ba, sorpresa batzuk baditut aurten… sorpresak sorpresa izateko ixilean mantendu behar dira, baina tira, salbuespen txikibat egingo dut. Urtero egoten diren gauzaz gain eta ez dira gutxi: musika, dantza, taillerrak, margoketak gaztainak….Aurten gurekin izango dugu 6etatik aurrera Gasteizko den Ane Gebarak ipuinlaria aktoresa eta ipuintxo polit bat kontatuko digu.
Eta opari bereziren bat ekarriko duzu?
Bai,ekarrriko dut
Niri?
Ez! zuri ez!. Zuk izango duzu zerbait ondo portatu bazara. Auzo honetan badago behar beharrezkoa den lan izugarria egiten duen taldetxo bat. Normalean laguntza behar duten umeekin aritzen direnak eta umeen bide familareekin iharduten dute egunerokotazunean sortzen diren arazo eta kontuekin. Lan hau kale hezitzaileak egiten dute eta esker onez eta egiten duten lana zoriontzeko une polita delakoan, hantxe bertan emango diegu sari berezia.
Eta Ikatza?
Norbaiti emango diozu?. Bai, bati baino gehiagori. Baina ez dizuen esango nori emango diodan. Aurten gaizki portatu direnei emango diet, baina ez zigor moduan… eurekin hitzegingo dut banan bana eta azalduko diet aurten zergaitik ekarri diedan ikatza… datorren urtean hobeto porta daitezen. Nik ez dut haiek zigortzea nahi, gaizki egin dutenaren jabe izatea baizik, ez dezaten errepikatu.Eta pozik