Albisteak
Errota eskola omendu du Korrika Txikiak
2026.03.27
.
Osteguna, martxoak 26, ‘Korrika txikia’ Gasteizen. Beti izan ohi da arrakastatsua, baina gero eta arrakastatsuago izaten ari da. Hiriburuko 39 ikastetxek hartu zuten parte, 5000 lasterketari baino gehiagok. Plaza Berria gainezko zela izan du amaiera 5-ak aldera egindako ekitaldi baten segidan.

Hezkuntza komunitateak eta Korrikak ,Errota eskola omendu dute.Bera izan da azken kilometroa eraman duena, eta azken mezua irakurri duena. Ondo merezia alajaina!

Ezin hobe azaldu zuten eskolako arduradunek eskaeran: ”Poz handiz jakinarazi nahi dizuegu 2026-2027 ikasturtean Landazuri HLHI eta Santa Maria de Vitoria HLHI bateratze prozesuaren ondorioz Errota Eskola HLHI sortuko dela.
Une berezi-berezia da guretzat: auzo baten historia berria idazten ari gara, indarrak batuz, ilusioz eta etorkizunari begira. Errota auzoarentzat ez ezik, Gasteiz osoarentzat ere momentu polita eta esanguratsua dela uste dugu, maite dugun eskola publiko euskalduna, inklusiboa eta komunitatean errotua goratzeko aukera paregabea delako.
Horregatik, ilusio handiz Korrika Txikiko mezua irakurriko genuen, gure ikasleen ahotsa, emozioa eta konpromisoa ozen entzun daitezen. Bat egitearen balioa, elkarlana eta euskara ardatz dituen proiektu berri baten sorrera ospatzeko aukera zoragarria litzateke.
Eskerrik asko bihotzez AEK, eskerrik asko Korrika, eskerrik asko Gasteizko hezkuntza komunitatea Errota Zaharra Auzo Elkartearen izenean aukera hau eskaintzeagatik gure auzoko eskolari.

Une hunkigarria izan zen alde guztietatik. Indartsua eta mamitsua ere azken mezua. Errota eskolako Andonik eta Sidik irakurri zuten. Zorgarri biak. Eromena plazan. ”Kaixo! Zer moduz zaudete? Gaur gure lana da irakurtzea mezu bat. Bai?… Prest zaudete? Hasiko naiz,Bale?. (Braillean irakurtzen du) Gasteizen, ‘Korrika txikia’ berriro handi. Euskara ez baita muga, euskara arnasa da,babesa….Hori da! Hori da!!!”

Aipatzeko Sidi (Sid Larbi) itsua dela, Saharan errefuxiatu kanpamenduan zeudela,Gurutze Gorriaren bidez, 2023an bere amak beste semea Yacine jaio berria amonarekin eta aitarekin utzi eta Asturiasera etorri zela begietan hainbat operazioa egiteko . Gutxira aita beste semearekin, itsua hau ere, etorri zen. 2025ko udan iritsi ziren Gasteizera. “Euskara ez da muga, arnasa da, babesa”, dio saltoka.
Une hunkigarria izan zen alde guztietatik. Indartsua eta mamitsua ere azken mezua. Errota eskolako Andonik eta Sidik irakurri zuten. Zorgarri biak. Eromena plazan. ”Kaixo! Zer moduz zaudete? Gaur gure lana da irakurtzea mezu bat. Bai?… Prest zaudete? Hasiko naiz,Bale?. (Braillean irakurtzen du) Gasteizen, ‘Korrika txikia’ berriro handi. Euskara ez baita muga, euskara arnasa da,babesa….Hori da! Hori da!!!”


