Lasterketa

Errota Anitza 2025 herri lasterketa eskolarra

Maiatzaren 24ean, larunbatean, ospatuko da lasterketa eskolarra Errotan.

2025.04.03
Herri lasterketa eskolarra.
Errota Anitza

Pandemia garaian etena izan zuen auzoko lasterketa hau Aldabe plazatik abiatuko da goizeko 11:30ean eta Gasteizko eskola askoren parte hartzearekin kontatuko du. Bi urtetik 14 urte arterako umeek parte hartu ahal izango dute, eta bi aldiz egingo dute korrika, distantziak adinaren arabera moldatzen joango direlarik.

Iaz arrakasta handiz (300 ikasle baino gehiago aritu ziren korrikan) berreskuratutako proban aurrekaria du aurten egingo dugun lasterketak. Honakoan baina, 500 parte-hartzaile baino gehiago izatea espero da, zeintzuek hiriko eskoletan izena eman beharko duten, horretarako ikastetxeen laguntza izango dugularik.

Izen ematea eskoletan egin beharko da eta guztiak sari bana izango dute, baina horrez gain zozketa ugaritan parte hartzeko aukera izango dute.

Lasterketak amaitutakoan buruhandiak eta Gargantua izango da Kutxa plazan, 12:30etik aurrera.

Izen ematea eskoletan egin beharko da eta guztiak sari bana izango dute, baina horrez gain zozketa ugaritan parte hartzeko aukera izango dute.